Euskarazko udalekuen eskaintza

martxoa 22, 2018

Laster iritsiko dira udako oporrak eta hilabete horietan planak egiteko garaia da. Uda, sasoi aproposa da, gainera, kalean aisialdiaz gozatzeko. Aukeratzerakoan kontuan hartu behar da umeek udan 9 aste inguru pasatzen dituztela eskolatik kanpo, eta askok euskararekin kontaktu gutxiago izanen dutela, alegia, opor garaian hainbat familiek aukera gutxiago edo batere ez dutela euskaraz aritzeko. Kasu horietan komeni da, bereziki, haur eta gaztetxoei euskarazko jarduerak eskaintzea etxe barruan nahiz kanpoan, berebiziko garrantzia duelako aisialdian ere euskararen presentziak. Horrela, lagunartean ongi pasatzeaz gain, hizkuntza bizipen eta oroitzapen atseginekin lotuko dute.

Euskarazko udalekuek horretarako aukera paregabea eskaintzen dute. Bereziki, neska-mutikoentzat pentsatutako jarduerak dira, lagun berriak egiten dituzte bertan, eta oharkabean, hizkuntza ohiturak sortu eta finkatzen dituzte. Modu guztietara, ume horiek jarduera atseginekin lotzen dute euskara, eta bide batez, erregistro informala bereganatzen dute, hau da, adinkideen arteko hizkera.

Denbora librea ezinbesteko da haurrentzat, eta gero eta garrantzia handiagoa ematen zaio. Hori dela eta jardueren eskaintza zabala da gaur egun, baita euskaraz ere. Udalekuen kasuan, esaterako, baserri-eskola, multiabentura, ur-ekintzak, bertso udalekuak eta beste hainbat eskaintza dago.

Informazio guztia eskura jarri dute Nafarroako hainbat toki entitatetako Euskara Zerbitzuek: LHko ikasleentzat eta DBHko ikasleentzat.

  • Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten lehen aldiz UEMAk, Sakanan, Arbizu eta Etxarri Aranatzeko gazteek dute udaleku hauetara joateko aukera. Info osagarria hemen

Euskara hutsezko udalekuetara joateko Sakanako Mankomunitatearen dirulaguntzen oinarriak


<< atzera