Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Gurasoak entrenatzen kirol kanpaina

Sakanako Mankomunitateak, eskualdeko ikastetxeen laguntzaz, kirol kanpaina berri bat abiatu du.

Kanpainaren muina gurasoek eta haurrek prestatu ditzaketen idatzi eta marrazkiak dira. Lanek sariak izango dituzte.

  1. GURASOENTZAKO LANA (orrialde bat gehienez)

Idatzi ezazue haurren kirolean ikusi duzuen kirol balioekin lotutako jokaera txalogarri bat. Hau da, kiroltasunez jokatu den ekintzaren bat.

Idatzi ezazue haurren kirolean ikusi duzuen jokaera tamalgarri bat. Eta, zer egin hau konpontzeko?

  1. HAUR-GAZTEENTZAKO LANA ( orrialde bat gehienez)

Kiroltasun baloreekin erlazionatutako marrazki edo komiki bat egitea (haurraren izen abizenak, herria (nongoa den), ikastetxea eta maila zehaztuz). DBHkoak idazlana ere egin dezakete ( orrialde bat gehienez).

Sakanako Mankomunitateak egindako lan guztiak aztertu eta sariak banatuko ditu:

1.go saria: Txirrindula

2.saria: patinak

3.saria: ur azpian ibiltzeko betaurreko, tubo eta aletak

4.saria: futboleko baloia

5.saria: saskibaloiko baloia

6.saria: errugbiko baloia

7.saria: eskubaloiko baloia

8.saria: raketa

9.saria: pala

10.saria: eskupilotako pilota

11. saria: xiba

  • Lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako haurrek parte har dezakete.
  • Ume eta gazteek lanak euskaraz aurkeztu beharko dituzte. Gurasoek euskaraz, gazteleraz edo arabez.
  • Partaide guztiek kiroltasunaren kanpainako opari bat jasoko dute, (bai guraso eta haurrak).
  • Lanak aurkezteko epea apirilaren 14ean bukatuko da
  • Batzorde berezi bat sortuko da irabazlea nor den erabakitzeko.
  • Jasotako lanak, Mankomunitateak erabili ahal izango ditu kiroltasunaren bultzapenean jarraitzeko.
  • Sari banaketa Sakanako Mankomunitatean egingo da ekainean.

BALDINTZA: umeek beren lanak aurkezteko beharrezkoa de gurasoetako batek ere lana aurkeztea.

Lanak uzteko tokia: Ikastetxeetan, gorputz heziketako irakasleari emanez. Lana orri txuri normaletan egin beharko dute, atzealdean izen abizenak, herria (nongoa den), ikastetxea eta maila zehaztuz.

MASKOTAK kiroltasuna

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzua

Laguntzaileak: Sakanako ikastetxeak