Gurasoentzako oharra

uztaila 4, 2018

Kaixo gurasook,

Zuen seme alaben igeriketa ikastaroa, Sakanako Mankomunitateak antolatzen duen eskualde mailako jarduerekin osatzen da. Hain zuzen ere, hauek dira jarduerak: WATERPOLO JARDUNALDIA, SAKANAKO TRIATLOIA ETA KAIAK JARDUNALDIA.

Sakanako triatloira Nafarroa osoko partaideak etortzen dira eta lehiakorra da. Gainontzeko 2 jarduerak Sakanako partaideei bakarrik zuzenduak daude eta parte hartzea bultzatzen da eta ez lehiakortasuna. Kaiak jardunaldia igerilekuan bertan burutzen da, hastapen modura.

Waterpolo eta kaiak jardueretan autobus zerbitzua eskaintzen da, hau da, haurra bere herriko autobus geltokian jaso, dagokion herrira eraman eta berriz bere herrira eramango du autobusak, eta bere igeriketa begiralearekin joanen dira. Dohaineko jarduerak dira eta bukaeran ogitartekoa eta zukua jasoko du haurrak. Izena emateko bakoitzak bere begiraleari esango dio, jardueraren dataren 4 egun aurretik (honek esango dio autobusa ze ordutan eta non hartu behar duen).

Animatu haurra parte hartzera, oso esperientzia atsegina eta aberasgarria izaten da: beste herri batzutako lagunak egiteko aukera du eta igeriketako jarduera bereziekin gozatzeko modua ere ba du.

Oharra:

Igeriketa ikastaroetan ez dauden haurrak ere parte hartu ahal dute, baina Mankomunitatean izena eman behar da zehazten den apean.

Hauek dira jarduerak:

WATERPOLO JARDUNALDIA

Eguna: uztailaren 19an, osteguna

Lekua: Ziordia

Ordua: Arratsaldeko 17:00etan.

Kategoriak. 6-7 urtetik aurrera

Izen ematea : Uztailaren 16a baino lehen

Antolatzaileak. Sakanako Mankomunitatea eta Ziordiako udala.

Partaideen arabera izanen da autobusa.

KAIAK JARDUNALDIA

Eguna. Uztailak 30, astelehena

Lekua. Altsasu, Dantzalekuko igerilekuan.

Ordua: Goizeko 11:00etan.

Adinak: Bost urtetik aurrera.

Izen ematea : Uztailaren 25a baino lehen

Antolatzaileak. Sakanako Mankomunitatea eta Altsasuko Udala.

Partaideen arabera izanen da autobusa.

SAKANAKO TRIATLOIA

Eguna. Uztailak 21, larunbata

Lekua. Urdiaingo igerilekua

Ordua: Goizeko 10:00etan hasita.

Probaren distantziak eta kategoriak:

Gazteak 1999 – 2000 10:00 513m igeri 12 km txirrindu 3000m korrika

Kadeteak 2002-2001-2003 10:00 513m igeri 12 km txirrindu 3000m korrika

Haurrak 2004 – 2005 11:25 378m igeri 6 km txirrindu 1500m korrika

Kimuak 2006 – 2007 12:15 189m igeri 3 km txirrindu 750m korrika

Benjaminak 2008 – 2009 13:05 81m igeri 1.5 km txirrindu 350m korrika

Benjaminaurrekoak 2010 13:30 54 igeri 1km txirrindu 200m korrika

* Derrigorrezkoa da kaskoa eta mendiko bizikleta.

Izen ematea : Uztailaren 10a baino lehen

Informazio gehiago: 948 46 48 66 kirolak@sakana-mank.eus

Amaia Gerrikagoitia Uriarte

Kirol teknikaria


<< atzera