Hondakin teknikaria kontratatzeko proposamena

otsaila 4, 2019

Sakanako Mankomunitatean hondakin teknikariaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautapen prozesuko epaimahai kalifikatzaileak (2018ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 3an argitaratu zen deialdiaren arabera), 2019ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran,

ERABAKI DU:

  1. Organo eskudunari kontrataziorako proposamena egitea OLATZ GARDE MAZKIARAN andrearen alde, puntuaziorik altuena lortu duen izangaia delako (61,28 puntu).
  2. Proposamena argitaratu dadin agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, toki entitatearen iragarki-oholean eta web orrian.
  3. Proposatutako izangaiari jakinaraztea proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, deialdiko betekizunak eta baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituela Sakanako Mankomunitateko Erregistroan.

 

Proposamena 2019ko otsailaren 4ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Epaimahai kalifikatzaileko lehendakaria, David Oroz Alonso jauna, 2019ko otsailaren 4an

 

 

 


<< atzera