Hondakin zerbitzuaren beharrak betetzeko lan-poltsa bat osatzeko prozedura

urtarrila 25, 2021



Sakanako Mankomunitateak hondakin zerbitzuaren beharrak betetzeko lan-poltsa bat osatzeko prozedura hasi du. Zehazki, peoi-gidaria, peoia, pala-gidaria eta antzeko lanak egiteko pertsonak bilatu nahi ditugu. Kontratazioen iraupena zerbitzuaren beharren araberakoa izango da.

Poltsa egiteko oposizio-lehiaketa bat egingo da. Batetik, izangaiek aurkeztutako merezimenduak ebaluatuko ditugu, eta, bestetik, hainbat proba egingo ditugu. Lehenengo ariketan,  test motako galdera-zerrenda bati erantzun beharko zaio; bigarren proban, berriz, suposizio teoriko-praktiko bat egin beharko da. Hautaketa-probak 2021eko otsailean egitea aurreikusten da.

Eskabideak aurkezteko bideak: aurrez aurre Mankomunitatearen bulegoetan (Uriz kalea 32, Lakuntza), erakundearen egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.sakana-mank.com/es/index.aspx), edo posta ziurtatuaren bidez. Aurkezteko epea 2021eko otsailaren 8an amaituko da, 14: 00etan.

Deialdia gidari-peoi-PDFan 

*Akats bat aurkitu daeskabide-orriaren gaztelaniazko bertsioan, eta zuzendu egin da. Deialdia bere horretan mantenduko da. Eskabide zuzena aurkeztu beharko da. Barkatu eragozpenak.


<< atzera