Jokatu da Pala Torneoko final handia

December 29, 2015

Finaleko-sari-banaketako-argazkia-ETXARRI-ARANATZ-SAKANA-MANK

Abenduaren 27an, igandean, Sakanako Pala Torneoaren final handia jokatu zen Etxarri Aranatzeko Euskal Herriari pilotalekuan.  Maila goreneko txapelketa izanik jendetza bildu zen ikuskizunaz gozatzera. Helduen mailan Iparraldeko, Bizkaiako, Gipuzkoako eta Nafarroako kirolariak lehiatu ziren.

Promozio mailan Murillo nafarrak eta Gabilondo gipuzkoarrak irabazi zuten eta elite mailan Garmendia gipuzkoarrak eta Ruiz de Larramendi nafarrak. Haurren mailetan hauek irabazi zuten: Kimuetan Eider eta Julenek, Kadeteetan Luziak eta Junek, Gazteetan Saioak eta Naroak. Sariak banatzen Etxarriko alkate den Eneka Maiz, Patxi Roldan (Fundación Cancha pelotazale) eta  Jesus Porron (Nafarroako Pilota Federazioa) aritu ziren.

Etxarriko Gure Pilota Pala Eskolarekin batera antolatzaile aritu dira Nafarroako Pilota Federazioa eta Sakanako Mankomunitatea. Laguntzaile Etxarriko eta Arbizuko udalak, eta Fundación Cancha Pelotazale.

Emaitzak:

KIMUEN FINALA

EIDER –JULENE 18 /AURITZE-OLAIA (Gure Pilota) 14

KADETEEN FINALA

MADDI-MAITENA 25 / LUZIA-IUNE (Gure Pilota) 20

GAZTEEN FINALA

SAIO-NAROA 25 / UXUE-AROA (Gure Pilota) 21

PROMOZIO MAILAKO FINALA

MURILLO GABIRONDO 30 / ARRIZABALAGA PAROT 27

ELITE MAILAKO FINALA

ARAIZTEGI BORDAGARAY 24 / GARMENDIA RUIZ DE LARRAMENDI 30

Sare sozialetara gehitu


<< atzera