Kirol begiraleendako TELP tailerra irailaren 7an eta 8an Altsasun

abuztua 1, 2018

 Sakanako Mankomunitateko euskara eta kirol zerbitzuek TELP tailerra (Taller d’Espai Lingüístic Personal) antolatu dute irailaren 7 eta 8rako (irailaren 7an, ostirala, 15:00etatik 19:00etara eta irailaren 8an, larunbata, 09:30etik 12:30era). Tailerra Intxostiapunta gazte gunean eskainiko da.

 Tailer hau Valentzian sortu zuten Ferran Suay eta Gemma Sanginés psikologoek, eta Gemma Sanginés bera etorriko zaigu Altsasura.

 Tailerra kirol begiraleei dago zuzendua eta helburua da euskaraz lan egiten dutenean maiz sentitzen duten deserosotasuna murriztea.

 Tailerra Kirola euskaraz egitasmoaren barruan dago kokatuta. Egitasmo hori Sakanako Mankomunitateko euskara eta kirol zerbitzuek 2013an jarri zuten abian kirol esparruan euskararen erabilera bultzatzeko. Izan ere, nahiz eta kirol begiraleen artean gero eta gehiago diren euskaldunak, erabilera oso motel doa gora.

 Matrikula egiteko epea irailaren 4ra bitartekoa izanen da. Izena emateko euskara@sakana-mank.eus edo kirolak@sakana-mank.eus helbidera idatzi behar da edo 948 464866 edo 948 464840 telefonoetara hots egin.

 Matrikulak 20 € balio du, baina ikastaro osoa eginez gero dirua bueltatuko da. Dirua honako kontu honetan sartu beharko da: ES48 3035 0116 98 1160700362. Gaian TELP eta izen-abizenak jarri.

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea

Laguntzaileak: Altsasuko Udala eta Nafarroako Gobernua


<< atzera