Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kontu kontari hitzaldi-lantegia

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Yolanda Arrieta idazleak Kontu kontari, zer egin liburuekin? hitzaldi lantegia eskainiko du urriaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara, Mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan.

Hitzaldia guraso, zaintzaile, irakasle, irakasle-gai, monitore eta liburutegiko arduradunendako egokia da. Umeekin liburuak irakurtzean nola jardun eta zer egin azalduko du tailergileak. Bertaratzen direnek haur literaturaren ahozko baliabideak ezagutuko dituzte modu praktikoan, jokoaren bidez. Haur Literaturako informazio gaurkotua non topatu ere eskainiko da. Lantegian parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute aldez aurretik euskara1@sakana-mank.eus helbidean. Tokiak mugatuak izanen dira, eta matrikula 10 eurokoa izanen da.

Mank_Kontu_kontari