Lan poltsa osatzeko deialdia

June 22, 2016

Oposaketa bidez Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketa eta tratamendu Zerbitzurako peoien lan poltsa osatzeko deialdia

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua oposaketa bidez Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketa eta tratamendu Zerbitzurako peoien lan poltsa osatzea da. Modu honetan, jadanik baden zerrenda osagarri bat sortuko da, izan ere aipatu zerrendako onartuak ez dira nahikoak.

1.2. Peoi postuak behin behineko lan izaera dute, eta ordainsariak hitzarmen kolektiboan zehaztutakoak izango dira.

1.3. Lanaldiaren erregimena Zerbitzuaren beharretara egokituko da eta beronen beharren arabera aldatu ahal izanen du eskumena duen administrazio sailak.

2.-Aurkeztutako pertsonen betekizunak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izan daitezen, aurketutako pertsonek izen emate datak irauten duen bitartean honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Adinez nagusi izatea, espainiar estatukoa izatea, Europar Batasuneko estatu bateko kide izatea edo Europar Batasunarekin langileen mugimen libreko hitzarmena sinatua duen estatu bateko izatea eta Espainiak hitzarmen hori onartua izatea.

b) Eskolaratze Ziurtagiria edo baliokidea izatea.

c) Bete bear diren lanak gauzatzeko gaitasasun fisikoa eta sikikoa izatea.

d) B karneta izatea.

e) Euskararen ezaguera: B1 Euskara maila ziurtagiria izan beharko du eta bestela, dagokion froga gainditu behar beharko da.

3.-Eskabideak.

3.1. Sakanako Mankomunitatean (Uritz kalea 32, 31830 Lakuntza) bulego ordutegian, 8:00etatik 15:00etara, 2016ko uztailaren 1 baino lehen aurkeztu beharko da eskabide orria (Hemendik deskargatu dezakezu) ,bulegoetara bertaratuz edo posta ziurtatu bidez.

Deialdia osorik gazteleraz hemen

Sare sozialetara gehitu

<< atzera