Maria Markotegi Sariak | 2018

February 1, 2018

Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea irekia dago. Epea martxoaren 23an bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia eta narrazio laburra sustatzeko helburua dute. Aurten modalitate berri bat gehitu da eta booktube onenek ere saria jasoko dute. Booktube bat zer den eta nola parte hartu behar den jakiteko bideo hau argitaratu du Mankomunitateak.

Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira eta aparteko gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira. Sakanako Mankomunitateak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, paperean zein webgunean, betiere egilearen izena adieraziz.

Maria Markotegi sarien oinarriak 2018

Antolatzailea

Sakanako Mankomunitatea

Laguntzaileak

Sakanako liburutegi publikoak

Sare sozialetara gehitu

<< atzera