Munduko Arrozak Altsasun lehen aldiz

September 4, 2015

Aurten Altsasun lehen aldiz, Munduko Arrozak ekimena burutuko da herriko jaietan. Irailaren 15ean, goizeko 11:00etatik aurrera Zubeztia plazako karpan, eliza atzealdean, burutuko da ekimena.

Ekimena herri mugimenduak eraginda etorri da eta Burunda Mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta Sakanako Mankomunitatearekin batera antolatua izan da.

Goizeko 11:00etan hasita, Senegal, Maroko, Altsasu eta beste hainbat lekutan arroza eta beste nola prestatzen den ikusteko aukera izanen da. Prestaketen ondoren, dastaketa txiki bat eskainiko da. Henna tailerra ere egonen da, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera Youssef Kejji, abeslari bereberraren eskutik eta sentsibilizaziorako tartea.

Mankomunitateko Immigrazio zerbitzutik azaldu nahi dugu beste gauza askoren artean, munduko txoko anitzetako pertsonek elkar ezagutzeko parada, norberak berezkoa duena plazaratzeko aukera, parte-hartzeko tartea, hausnarketarako tartea, desberdinak baino berdinagoak garenaz ohartzeko bidea izan nahi du “jai” honek. “Altsasu kultur anitza da, benetan anitza. Hala, aniztasun horren hainbat ikur ikusi, entzun, dastatu, sentitu, gozatu, ulertu, galdetu eta azken finean bizitzeko aukera izanen da”.

Izena emateko 648070710 telefonora hots egin edo bete formularioa.

MUNDUKO ARROZAK KARTELA

Sare sozialetara gehitu

<< atzera