Nanoipuin lehiaketa 2020 | Epe berria, apirilak 30

apirila 1, 2020

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa 2020

Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere. Nanoipuin bakoitzak gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 izango ditu. Euskara hutsean idatzitako lanak eta argitaratu gabeak izango dira. Indarkeria, sexismoa, arrazakeria edo bestelako eskubide urraketak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko.

3 kategoria ditu lehiaketak:

1. kategoria A1 eta A2 mailetako ikasleek har dezakete parte.
2. kategorian, berriz, B1 mailako ikasleek.
3. kategoria B2 eta C1 mailetako ikasleendako da.

Lanak apirilaren 30era arte Internet bidez bidali daitezke euskara1@sakana-mank.eus helbidera pdf formatuan. Datuak (izen-abizenak, telefonoa, helbidea, e-posta eta ikasketa-maila) beste dokumentu batean bidaliko dira.

Oinarriak PDFan Nanoipuinak 2020

Plika nanoipuin lehiaketa


<< atzera