“Opazank!” lehiaketako sari banaketa

uztaila 16, 2020

Opazank! Sakanako euskalkien bideo lehiaketa 2020 edizioko sariak banatu dira

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Opazank bideo-lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketaren helburua Sakanako hizkera, hitz eta esamoldeen erabiltzera sustatzea da.

 

Sarituak

Lehen saria Itoitz Aldasoro eta Joxe Aldasoro etxarriarrek irabazi dute, Arrastuek bideoarekin. Lan-taldea Nati Jauregik, Susi Garridok eta Alazne Juanizek osatu dute. 300 euroko saria irabazi dute. Epaimahaiak bideo-laburraren gidoia eta alderdi teknikoa nabarmendu ditu.

Bigarren saria ere Etxarri Aranatzera joan da. Etxarriko AEK-ko taldeak irabazi du 200 euroko saria Laugerna milurtekue lanarekin. Taldea Eufe Razkin, Maite Arruabarrena, Reme Ulaiar, Nieves de Esteban, Eva Maria Palazuelos, Dolo Urkijo, Ariane Paniagua, Axun Erdozia eta Idoia Artiedak osatu dute. Ez da saria jasotzen duten lehen aldia, joan zen urtean lehen saria irabazi baitzuten. Epaimahaiak lanaren freskotasuna nabarmendu du.

 

Epaimahaikideak:

Katrin Ginea eta Olatz Aldasoro

 

Saridunak

 

SARIAK SARIDUNAK SARIA
1. saria

“Arrastuek”

Egileak: Itoitz Aldasoro eta Joxe Aldasoro.

Aktoreak: Itoitz Aldasoro, Joxe Aldasoro, Nati Jauregi eta Susi Garrido.

Laguntzailea: Alazne Juaniz

300 euroko saria Sakanako establezimendu batean gastatzeko.
2. saria

“Laugarren milaurtekue”

Eufe Razkin, Maite Arruabarrena, Reme Ulaiar, Nieves De Esteban, Eva Maria Palazuelos, Dolo Urkijo, Ariane Paniagua, Axun Erdozia eta Idoia Artieda

200 euroko saria Sakanako establezimendu batean gastatzeko

<< atzera