Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OPAZANK! SAKANAKO HIZKEREN 2. BIDEO-LEHIAKETA

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Opazank bideo-lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketaren helburua sakandarrak Sakanako hizkerak, hitzak eta esamoldeak erabiltzera animatzea da.

Lehiaketa sari potoloekin dator: bideo onenak 300 euroko txartela jasoko du, 200 eurokoa bigarrenak eta 100 eurokoa hirugarrenak. Txartelak Sakanako establezimendu batean erabiltzeko izanen dira.

Lehiaketan taldean parte hartu behar da (familian, lagunekin…). Aurten lehiaketak egoera berezian harrapatu gaitu, etxetik atera ezinik, eta, gaur gaurkoan, ez dakigu zenbat iraungo duen egoera horrek. Horren aurrean, aukera bat da bideoa etxekoekin grabatzea. Eta, bestela, teknologia berriak eta irudimena erabili daitezke lagunen arteko elkarrizketak sortzeko.

Zenbait gomendio

Lehiaketan parte hatzeko ez da behar bideo edizioan aditua izatea. Mugikorrarekin bertan grabatu dezakezue.

Bideo laburrak egin behar dira, gehienez ere, 10 minutukoak. Bigarren edizio honetan gutxieneko iraupena kendu da, beraz, minutukoak edo laburragoak ere egin daitezke. Horrek ere badu bere zailtasuna! Beraz, grabatzen hasi aurretik landu pixka bat elkarrizketa edo gidoia.

Epaimahaiak Sakanako hizkeren erabilera, originaltasuna, sormena eta kalitate teknikoa izanen baloratuko ditu. Beraz, bakoitzak bere aukerak balia ditzala ahalik eta bideo txukunena egiteko.

Baliabideak

Sakanako hizkerak osasuntsu daude herri batzuetan, batez ere, Sakana erdialdean eta Urdiainen. Azken urteetan beste herri batzuetan ere egin dira bertako hizkera biziberritzeko ahaleginak, esaterako, Altsasun eta Bakaikun.

Hala ere, Sakanako hizkerak, esamoldeak, hitzak… ezagutzen ez dituztenek ere, badituzte zenbait baliabide Interneten. Hona hemen lotura interesgarri batzuk:

Altsasuko euskara (Jose Luis Erdoziaren liburua)
Sakanako euskera. Burundako hizkera (Koldo Zuazoren liburua)
Sakanako hizkerak eta euskara batua (Koldo Zuazoren txostena)
Sakanako hizkeraren araberako batua (Jose Luis Erdoziaren txostena)
Ahotsak.eus web orria: Grabazioak atalean Sakanako zenbait herritako elkarrizketak daude herrika sailkatuta. Herrietan egindako elkarrizketak entzun eta bideoak ikus daitezke. Etxarri Aranazko elkarrizketak, gaika ere aukeratu daitezke (adb. Joseba Beltzak eta Anaitz Igoak zenbait esamolde aipatzen dituzte, irainei buruz ere aritzen dira).