Otsailaren 3an Erika Elizarirekin solasaldia

abendua 29, 2020

Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuak eta Itsasi euskaltegiak antolatuta, Erika Elizarirekin Zendabalitz solasaldia dago Iortia kultur gunean, otsailaren 3an, goizeko 9:45ean. Solasaldia, egilearen Zendabalitz eleberrian oinarriturik dago.

Doako ekitaldian segurtasun neurri guztiak bermatuko dira, horregatik, edukiera mugatua da eta sarrerak eskuratu behar dira Iortia kultur guneko txarteldegian edo https://iortiakultura.com/eu webgunean.


<< atzera