Sakana Sariak jasotzeko hautagaien zerrenda ezagutu du epaimahiak

azaroa 20, 2020

Epaimahaiaren bilkura birtualaren une bat. Hurrenez, hurren, Patxi Xabier Razkin, Alfonso Nuin, David Oroz, Ainhoa Álvarez, Javier Artetxe eta Iker Manterola

Sakanaren eta sakandarren elkarlanerako eta komunitatearen aldeko lanari aitortza egiteko asmoz sortu dira Sakana Sariak. Sakanan eragin sozial, ingurumeneko edo ekonomiko positiboa izan duten erakunde edo ekimen kolektiboak, irabazi asmorik gabekoak nahiz badutenak aitortu nahi direlarik sariekin.

Sariak, Sakana komunitatea osatzen duten eragileek emango dituzte, lehen edizio honetan Sakanako Behatoki Sozioekonomikoaren baitan bilduak ageri direlarik. Epaimahaikideak honako hauek dira: David Oroz, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Javier Ollo, Altsasuko alkatea eta Burundako ordezkaria, Patxi Xabier Razkin, Lakuntzako alkatea eta Aranazko ordezkaria, Ainhoa Beraza, Irañetako alkatea eta Arakilgo ordezkaria, Javier Artetxe, Sakanako Enpresari-elkarteko ordezkaria, Ainhoa Álvarez, Sakanako dendari eta ostalarien elkarteko ordezkaria, Aritz Ganboa, Belardi ekoizleen elkarteko ordezkaria, Alfonso Nuin, Bidelagun turismo elkarteko ordezkaria eta Goizeder Antón, Guaixe Fundazioko ordezkaria.

Sarituak eskualde osoko eragile zein norbanakoek proposatu dituzte azaroaren 18a bitartean. Guztira 12 hautagai proposatu dira eta irabazlea azaroaren 26an iragarriko da.


<< atzera