Sakanak turismo teknikaria izango du aurki

February 24, 2016

Sakanako Garapen Agentziako Administrazio kontseiluan, turismo teknikari baten kontratazio prozesua abian jartzea onartu zen aurreko astean. Turismo teknikari baten eskaria aspaldikoa da Sakanako turismo eragileengan. Plan Estrategikoaren baitan sortutako dinamikei esker eta 2015ean Bidelagun Turismo elkarteak  Sakanako garapen Agentziarekin elkarlanean egindako bideak, Sakanan turismoa sektore ekonomiko bezala garatzeko oinarriak jartzea ekarri du, eta horrekin, etorkizunera ikusten diren aukerak modu egokian gauzatzeko, baliabide gehiagoren beharra ikusi da.
Teknikari honen betebeharrak, Sakanako Plan Estrategikoan turismoari dagozkion ekintzak aurrera eramatea izango da. Turismoari dagozkion sustapen, koordinazio eta garapen lanez gain,  kultura, ondarea, kirola, komertzioa eta laborantzako eragileekin ere elkarlana sustatu beharko du.
Deialdia epe motzean aterako da eta  turismoa zentzu zabalean lantzeko gaitasuna izango duen eta eragile ezberdinekin elkarlanean aritzeko gaitasuna duen pertsona bat bilatuko da.  Teknikariaren kontratazioa Nafarroako Gobernuarekin adosten ari den Akordioaren baitan kokatuko da.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera