SAKANAKO MANKOMUNITATEAREN OHARRA MARIA MARKOTEGI SARIEI BURUZ

apirila 24, 2020

 

Covid-19ak sortu duen aparteko egoera dela-eta, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak honako hau adierazi nahi du:

  • Lanak bidaltzeko epea apirilaren 30era luzatuko da.
  • Bidalketa posta arrunt bidez edo e-postaz egin ahal izanen da. E-postaz bidaliz gero euskara.teknikaria@helbidera bidali beharko dira.
  • Lana bidaltzen duten guztiek jasoko dute opari bat haien irakaslearen bidez.
  • Sariak ekainean emanen dira, baina ez da sari-emate ekitaldirik egonen.

Sakanako Mankomunitatetik ibarreko ikasleak animatu nahi ditugu haien lanak egiten jarraitzera.

Edozein argibiderako, idatzi sakana.euskara.teknikaria@gmail.com helbidera.


<< atzera