Sakanako ondarea: etxeen izenak hitzaldia

martxoa 27, 2021

Gure arbasoengandik jasotako ondareak nondik gatozen
eta nor garen azaltzen digulako… ezagutu sakanako kultur ondare immateriala

Jose Luis Erdozia Mauleonek Arakil ekialdeko etxeen izenak historian zehar (Ihabartik Aizkorberaino) hitzaldia emango du apirilaren 9an, 19:00etan, Ihabargo herriko etxean.

Aforoa mugatua da. Eman izena Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464 840 edo euskara2@sakana-mank.eus) edo Arakilgo udalean (948 500 101 edo info@arakil.net). Izena emateko epea apirilaren 9an, 12:00etan, bukatuko da.

Antolatzaileak:
Sakanako Mankomunitatea
Arakilgo Udala

<< atzera