Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ur Zerbitzuan ofizial lanposturako oposizio-lehiaketa

Ur zerbitzuko lan poltsa osatzeko oposizio lehiaketa deitu du Sakanako Mankomunitateak.  Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko baldintzak honakoak dira:

a) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
b) Edukitzea gutxienez L.H.ko II. graduko titulua Iturgintzan, Kontroleko eta Industria mantentze-lanetako Elektronikan, Sistemen Elektronikan, Industria Elektronikan, Ibilgailuen Mekanika eta Elektrizitatekoan edo Fabrikazio Mekanikoan edo beste titulazio baliokide bat.
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.
e) Gidatzeko baimena edukitzea, gutxienez B motakoa.
f) Euskaraz jakitea: B2 edo titulu baliokidea edukitzea, (edo horri dagokion euskara proba gainditzea).

Urriaren 12tik hasita 30 egun natural daude oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiteko. Aurkeztu beharrekoak berriz:

a) NANaren edo identifikatzeko baliokidea den nortasun agiriaren fotokopia.
b) Eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia, konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera aurkeztuko dena.
c) Lehiaketaren baremoaren irizpideei jarraikiz, baloratuko diren merezimenduen gaineko agiriak. Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia egiaztatuarekin frogaturik ez dauden merezimenduak.
d) Eskabidea behar bezala beteta, (Eskabide eredua).

Deialdi ofiziala osorik.