Mankomunitateko euskara zerbitzua

azaroa 29, 2018

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua

ITZULPEN ETA ZUZENKETA ZERBITZUA

Itzulpen eta Zuzenketa Zerbitzua Sakanako udal eta mankomunitateek, establezimendu komertzialek, enpresek eta elkarteek erabil dezakete. Ez da partikularren itzulpenik onartuko.

Urte guztian zehar eska daitezke itzulpenak edo zuzenketak.

Doako zerbitzua da.

Agerian edo jendaurrean dauden testuak izanen dira.

Testuetan aipatzen diren jardueren eremua Sakana izanen da.

Gehienez ere 5 orrialdeko dokumentuak itzuliko dira (5 orrialde = 9000 letra-gune = 150 lerro).

Ez dira itzuliko/zuzenduko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak izanen diren testuak.

Ez dira itzuliko/zuzenduko bileren deialdiak ezta aktak ere.

Eskariak posta elektroniko bidez egingo dira: itzulpenak@sakana-mank.eus

ERROTULUAK EUSKARAZ JARTZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Diru-laguntzak ematen zaizkie errotuluak euskaraz jartzen dituzten establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei.

Diruz laguntzen dira egoitzetako, toldoetako eta ibilgailu komertzialetako errotuluak.

Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari gastuaren % 50 ordainduko zaio. Gehienez 500 euro emanen zaizkio.

Euskaraz eta erdaraz idatzita dagoen errotulua jartzen duenari % 25 ordainduko zaio. Gehienez ere 250 euro.

Betiere elebitasun pizgarriaren irizpidea erabili beharko da, alegia euskarazko testuak —tamainarengatik, tokiarengatik edo azpimarratuta egoteagatik— izanen du lehentasuna.

Ez dute diru-laguntzarik hartuko bakarrik izen-abizenak edo toponimoak dituzten errotuluek, ezta gaizki idatziak edo oker gramatikalak dituztenek ere.

Diru-laguntzaren oinarriak Sakanako Mankomunitateko webgunean daude: www.sakana-mank.eus

EUSKARA IKASLEENDAKO DIRU-LAGUNTZAK

Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta informatika bidezkoak.

Honako baldintza hauek betetzen dituztenek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak: ikastaroaren % 80an parte hartu duela frogatu eta Sakanan erroldatuta daudenek.

Diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 500,00 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso deialdi bakoitzeko.

Ez dira diruz lagunduko ikastaro teknikoak edo C1 mailatik gorakoak.

Diru-laguntzaren oinarriak Sakanako Mankomunitateko webgunean daude: www.sakana-mank.eus

Sakanako Mankomunitatea

Euskara Zerbitzua

Uriz 32

31830 Lakuntza

948464840

euskara@sakana-mank.eus


<< atzera