Abian da Sakanan Irakurri, gozatu eta oparitu, irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa

April 9, 2015

Irakurri, gozatu, oparituTopagunea euskaltzaleen federazioak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa jarri du martxan, euskara elkarteen, liburutegi publikoen eta liburu dendekin batera eta Sakanako Mankomunitatearen babesarekin. Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, abiatu eta ekainaren 30era arte luzatuko da.

Kanpainaren izenak berak ongi argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da. Horretarako, herriko liburutegira joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango duzu.

2. Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira bueltatu, eta fitxa bat bete beharko duzu. Fitxa hori beteta, liburutegiko arduradunak erosketa-txekea emango dizu, Sakanako honako liburu denda hauetan erabiltzeko: Arkatz, Beriain, Kaxeta, Liburunda eta Martxueta.

3. Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketan %25eko beherapena izango duzu, —%50 Sakanako euskalgintzako talde bateko kidea edo mintzakidea izanez gero.

Ekainaren 30era arte egongo da liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko aukera, eta uztailaren 5era arte txartel horiek liburu dendan erabiltzeko.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera