Arraroa, 2017ko Etxepare saria

June 22, 2017

Etxepare saria 2017

Ainara Azpiazu Aduriz eta Paula Estévez Del Diego egileek irabazi dute 2017ko Etxepare saria ARRAROA albumarekin 26 lanen artean. Haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, biñeta gisa, topikoei ihesi, eta benetako errealitatea agerian utziz.

Epaimahaia Yolanda Arrietak (idazlea), Maite Gurrutxagak (ilustratzailea) eta Asun Agirianok (album ilustratuan aditua) osau dute. Zera eman dute aditzera: “Egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia. Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lagun eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaltasuna, indarra eta askatasuna erakusten dute. Kolore biziek, berriz, areagotu baino ez dute egiten lanari darion bizipoza.”

Sari bakarra eman da, 5.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan, saritutako lana berriz, Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2017ko udazkenean.

Sare sozialetara gehitu

<< atzera