Sakanako berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatuta, Anarik Zure aurrekari penalak bere azken diskoa aurkeztuko du urriaren 31an Altsasun. Horretaz gain, atzera begiratu eta efemerideak ekarriko dizkigu gogora, duela 25 urte sortu baitzen Egunkaria eta duela 12 hartu zion…
Ikerketa soziolinguistikoa egingo da Nafarroako mendialdean
Nafarroako mendialdean ikerketa soziolinguistiko bat egiteko laguntza teknikoa kontratatzeko deialdia egin dute Iparraldeko Euskara Mankomunitateko, Baztango Udaleko, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko, Malerrekako Mankomunitateko eta Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuek. Horren bidez, euskara zerbitzuek hurrengo urteetako plangintzak behar bezala diseinatzeko informazioa lortu nahi…
Munstroek pixa egiten dute ohean albumak irabazi du 2015eko Etxepare saria
Etxepare saria Nafarroako zenbait udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek antolatzen dute, besteak beste, Sakanako Mankomunitatekoak. Aurten Pello Añorga idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortutako Munstroek pixa egiten dute ohean albumak irabazi du. Bi egile hauek 80ko hamarkadako erdialdean hasi ziren…
Nanoipuin lehiaketako sari banaketa
Nondik norakoak: 3 maila ditu lehiaketak: 1. mailan B1 maila arteko ikasleek har dezakete parte. 2. mailan B2 maila arteko ikasleek. 3. mailan C1 maila arteko ikasleendako da. Mintzakide programako parte-hartzaileek duten ezagutzaren pareko mailan har dezakete parte. Parte-hartzaileak: AEK-ko…
Maria Makotegi sariak
Sariaren nondik norakoak: Lau sail ditu lehiaketak; hona: ilustrazioa, narrazioa, poesia eta komikia. Ilustrazio sailean bi kategoria bereizten dira: LHko 1. eta 2. mailako ikasleena eta LHko 3. eta 4. mailako ikasleena. Narrazio, poesia eta komiki sailetan, berriz, lau kategoria…
Abian da Sakanan Irakurri, Gozatu eta Oparitu, irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa
Topagunea euskaltzaleen federazioak Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoaren bederatzigarren edizioa jarri du martxan, euskara elkarteen, liburutegi publikoen eta liburu dendekin batera eta Sakanako Mankomunitatearen babesarekin. Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, abiatu eta ekainaren 30era arte luzatuko da. Kanpainaren izenak berak…
Udalekuetara joateko diru-laguntza
Sakanako Mankomunitateak euskara hutsezko udalekuetara joaten diren haur eta gazteendako diru-laguntza deialdia onartu du. Deialdi honek 2015. urtean zehar burutuko diren eta honako ezaugarri hauek dituzten udalekuak hartuko ditu kontuan: haur edo gazteei zuzendutako euskara hutsezko udalekuak izatea, udalekuak 5…
Atsedenaldian euskaraz
Sakanako Mankomunitateak Dindaia fundazioaren laguntza teknikoa kontratatu du Sakanako Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietan D, B eta A ereduko Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3ko talde orotan jolas monitorizatuen bidezko ordu erdiko 8 saio emateko. Programa honen bidez parte-hartzaileen euskararen erabilera…
Bertsolaritza Sakanako ikastetxeetan
Sakanako Mankomunitateak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntza teknikoa kontratatu du Sakanako ikastetxe guztietan —publikoak, itunduak eta ikastolak— D, B eta A ereduko seigarren mailako talde guztietan bertsolaritzara hurbiltzeko 15 orduko modulu bat emateko. Moduluak Nafarroako Bertsozale Elkarteak trebatutako irakasleek emango dituzte.…
Album ilustratu bat sortzeko tailerra
Album ilustratu bat sortzeko tailerra egingo da apirilaren 24an (ostiralarekin), 18:00etatik 20:00etara, Ziordiko liburutegian. 6-10 urte bitarteko haurrei (LH1-4) dago zuzendua. Izen-ematea Ziordiko liburutegian egin behar da apirilaren 17a baino lehen (948468970 edo ziordialib@cederna.es). Tailergileak Yolanda Arrieta idazlea eta Aitziber…