Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Munstroek pixa egiten dute ohean albumak irabazi du 2015eko Etxepare saria

Etxepare saria Nafarroako zenbait udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek antolatzen dute, besteak beste, Sakanako Mankomunitatekoak. Aurten Pello Añorga idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortutako Munstroek pixa egiten dute ohean albumak irabazi du. Bi egile hauek 80ko hamarkadako erdialdean hasi ziren elkarlanean, eta bigarren aldia da Etxepare saria jasotzen dutena: 2006an Gerlari handia lanarekin garaile suertatu ziren.

Hemezortzi lanen artean sariduna aukeratzeko zeregina Patxi Zubizarreta eta Yolanda Arrieta idazleek eta Mikel Valverde ilustratzaileak osatutako epaimahaiak izan du. Haiek adierazi dutenez “Unez une eta lerroz lerro puzten eta puzten doan beldurra barre algara eta lasaitasun bihurtzen da, azkenean. Testua eta irudiak elkar josita datoz: musika darie hitzei eta bizia irudiei.” Gaineratu dute Piztiak bizi diren lekuan Maurice Sendaken obra klasikoari keinu egiten diola lanak.

Munstroek pixa egiten dute ohean udazkenean argitaratuko du Pamiela argitaletxeak. Sortzaileek 5.000 euro jaso dituzte egile eskubideen aurrerapen moduan.

etxepare 2015