Egitarau zabala Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunaren harira – 2021

otsaila 19, 2021

Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak programazio zabala prestatu du hurrengo hilabeterako 2021eko Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunaren harira.

Urteak dira Nafarroako zenbait tokiko entitateek kanpaina bateratuak sustatzen dituztela eta aurten ere, Sakanako Mankomunitateak  beste 25 tokiko  entitateekin batera Martxoak 8ko kanpaina bateratuan parte hartuko du.

Aurtengo kanpaianren lema, “Mundu feminista, planeta jasangarri baterako” da.

Jarduera guztietan parte hartzeko aurretik izena eman behar da berdintasuna@sakana-mank.eus helbidean

Egitaraua PDFn: martxoak 8 de marzo 2021 sakana

Adierazpen instituzionala, emakumeen nazioarteko egunaren karietara

Otsailak 20, larunbata Birritan bortxatua antzezlana

18:30ean ARBIZUKO kiroldegian

Aldatzen laguntzen

 

Otsailak 26, ostirala, Ezin badut dantzarik egin, hau ez da nire iraultza solasaldia

  • 18:30ean URDIAINgo auzoan, 
  • Maialen Galarza eta Oier Arrazola
  • Oier Araolaza, kazetaria, antropologoa eta dantzaria. “Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” tesiaren egilea.
  • Maialen Galarza, antropologoa eta Urdiaingo Kintoen festa eta San Joan bezperako kantaitaren errituaren ikerketaren egilea.

Martxoaren 5etik 24ra GORPUTZ GRAFIAK erakusketa ARBIZUKO Udaletxean

Iraultza txiki bat egin nahi dugu Gorputz_Grafiak Memoria feministaren marruak erakusketarekin; izan ere, memoria erresistentzia praktika bat da.

Gorputz_grafiak erakusketak Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibil­bidea irudikatzea du helburu. Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat liburua oinarri hartuta, hainbat eduki eta material grafiko eskainiko ditugu: antolaketa ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusiak bildu ditugu, 60ko eta 70eko hamarkadetatik gaur egunera arte. Jakin-mina ase!

  • Martxoak 5, ostirala, 18:30ean  Erakusketaren mustutzea eta belaunaldien arteko solasaldia
  • Martxoak 10, 12, 15 eta 17an 18:00etan BISITA GIDATUAK

Martxoak 6, larunbata Neskatoak dokumentala + Jon Abril egilearekin solasaldia

  • 18:00etan BAKAIKUko Udaletxean
  • Emakumeak Ipar Euskal Herrian lanean, frankismo garaian

Martxoaren 6 eta 7an

  • Berdintasunaren aldeko Escape room-a Uharte Arakilen

Martxoak 21 Sakanako Lilasterketa 

  • 9:30ean Ziorditik Irurtzunera

Martxoak 8, astelehena Mobilizazioak Sakanako zenbait herritan

Martxoak 13, larunbata Estoy rara ikuskizuna

  • 19:00etan OLAZTIKO Kultur etxean
  • Las Raras

Martxoak 15, astelehena Marina Sagastizabalen HITZALDIAa

  • 19:00etan OLAZTIKO Kultur etxean
  • “Tiempo y sostenibilidad de las vidas: una reflexión en torno al cuidado, el empleo y la participación sociopolítica”.

Martxoak 16, asteartea Izaskun Mujika ipuin kontalaria

  • 17:30ean ITURMENDIKO Udaletxean
  • 4 urtetik gorakoentzat

Martxoak 18, osteguna Ekofeminismo solasaldia 

  • 18:30etatik 20:30etara on-line
  • María Sánchez- Tierra de mujeres. Una mirada íntima y  familiar al mundo rural
  • Elena Rincón eta Edurne Pujana. Donostiako emakumeen etxeko Ekofeminismo batzordeko kideak

Martxoaren 22tik 29ra Palestinako emakume errefuxiatuak.  Erakusketa

  • 22tik 24ra OLAZTIKO liburutegian
  • 25etik 29ra IRURTZUNGO liburutegian

 


<< atzera