Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Elkartean Euskaraz Goxo-goxo kanpaina

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ELKARTEAN EUSKARAZ GOXO-GOXO kanpaina bultzatzen du 2015etik. Haren bidez, elkarte gastronomikoetan euskararen erabilera sustatuz, bertako bazkideen arteko euskararen erabileran ere eragin nahi dugu.

Urte aldaketarekin batera, Sakanako elkarte gastronomikoek kanpainako euskarri berriak jaso dituzte:

  • 2018ko egutegiaEuskara Zerbitzuaren aholkuekin eta doako baliabideekin.

  • Elkartean euskaraz goxo-goxo eranskailua bazkideak elkartzen diren lekuan jartzeko (sarrera, sukaldea, jangela…).

Aholkuak eta baliabideak

Euskara Zerbitzuak haien eguneroko jardueretan euskara erabiltzera animatzen dituzte elkarteak. Oinarrizko neurri batzuk aholkatzen dira: kartel eta oharretan, jendaurreko ekitaldietan (hitzaldiak, ikastaroak…), barne dinamikan (batzarrak, deialdiak…). Mankomunitateak horretarako baliabideak eskaintzen ditu: Euskara Zerbitzuak doako itzulpen zerbitzua eta errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntza, eta Kirol Zerbitzuak begirale eta aurkezleen lan-poltsa.

Euskararen gizarte erabileraren garrantzia

Euskara hizkuntza bizia da, baina gizartean presentzia mugatua duena (ez baita gaztelania bezala, ezagutza unibertsalekoa; eta ez baitago gaztelania bezain hedaturik gizartean). Azken hamarkadetan euskararen ezagutzak gora egin du Sakanan. Orain gure erronka igoera hori erabilerara ekartzea da, gizarte erabilera hizkuntza baten bizitasunaren seinalea baita.

Horretarako gizartean euskara erabiltzeko espazioak eta aukerak ugaldu behar dira. Hain zuzen, elkarteak aisialdiko espazio garrantzitsuak dira. Horregatik guztiagatik, Sakanako elkarte gastronomikoei euskara erabiltzeko deia egiten zaie.