Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere. Nanoipuin bakoitzak gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 izango ditu. Euskara hutsean idatzitako lanak eta argitaratu gabeak izango dira. Indarkeria,…
Komiki lantegia
Iñaki Martiarena “Mattin”-ek Bizitza Dario komiki lantegia eskainiko du DBHko ikasleentzat, martxoaren 9an, 18:00etan Etxarri Aranazko liburutegian. Eman izena biblietx@cfnavarra.es Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea Laguntzailea: Etxarri Aranazko Liburutegia
Maria Markotegi Sariak | 2018
Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea irekia dago. Epea martxoaren 23an bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia eta narrazio laburra sustatzeko helburua dute. Aurten modalitate berri bat gehitu da eta booktube onenek ere saria jasoko dute. Booktube bat zer den…
BookTubeak egiteko kedada
Sakanako gaztetxoen irakurtzeko zaletasuna Internet bidez sustatzeko helburuarekin, eta mundu mailan sekulako arrakasta izan duen booktube fenomenoa baliatuz, kedada bat antolatu dute Sakanako Mankomunitateak eta Ziordiko liburutegiak elkarlanean. Helburua da Maria Markotegi sarietarako booktubeak prestatzea. Horiek horrela, lehiaketa sustatzeko, eta parte…
“Hautatu hezkuntza euskaraz, hautatu D eredua” kanpaina
Euskarabideak-Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako tokiko erakundeek, batez ere Erdialdeko Zonakoek, “Hautatu hezkuntza euskaraz, hautatu D eredua” kanpaina abian jarri dute elkarrekin, 2018-2019 ikasturtean euskaraz eskolatzea sustatzearren, aurrematrikulazio-denboraldiari begira. Aurrematrikulazioaren epea otsailaren 1etik 7ra bitartekoa izango da, Foru Komunitate osoan zehar banatutako…
Merkataritza euskaraz. Produktu eta zerbitzuen gida
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak MERKATARITZA EUSKARAZ kanpaina du martxan. Kanpainaren helburua Sakanako denda, zerbitzu, taberna eta jatetxetan euskaren erabilera eta presentzia handitzea da (kartelak, errotuluak, webgunean…). Horretan laguntzeko asmoz, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak zenbait produktu eta zerbitzu eskaintzen dizkie dohainik Sakanako…
Elkartean Euskaraz Goxo-goxo kanpaina
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ELKARTEAN EUSKARAZ GOXO-GOXO kanpaina bultzatzen du 2015etik. Haren bidez, elkarte gastronomikoetan euskararen erabilera sustatuz, bertako bazkideen arteko euskararen erabileran ere eragin nahi dugu. Urte aldaketarekin batera, Sakanako elkarte gastronomikoek kanpainako euskarri berriak jaso dituzte: 2018ko egutegiaEuskara…
2018ko diru laguntzak | Euskara Zerbitzua
Euskara Zerbitzuak ematen dituen diru laguntzen oinarriak eta eskabide dokumentuak eguneratu ditugu, esteka honetan ikusgai.
Albumak kontatzen ikasteko lantegia
NORENDAKO DA? 0-8 urte bitarteko haurrak dituzten guraso, zaintzaile, irakasle, irakasle-gai, monitore eta liburutegiko arduradunendako. NOIZ IZANGO DA? Urtarrilaren 27an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:30era. NON IZANGO DA? Olaztiko liburutegian. NON EMAN BEHAR DA IZENA? Lantegian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez…
Sakanako batua | Formazio-saioa
Euskararen eremua txikia da, baina asko aldatzen da barruti horretan: Gipuzkoatik Zuberoara edo Lapurditik Bizkaira bada aldea. Baina, hala eta guztiz ere, ez zaigu sekula bururatu xehetasun horiek euskara batuan erabiltzea, leku eta zeregin guztietan euskara batu bera erabili ohi…