Arbizuko Liburutegian irailaren 21ean, 17:00etatik 18:30era, 8-12 urte bitarteko haurrentzat Liburu bat egingo dugu sormen tailerra antolatu da. Izen emateak liburutegia@arbizu.eus helbidean egin behar dira. Antolatzaileak: Euskal Editoreen Elkartea eta Sakanako Mankomunitatea
Azaroak 6 | Olatz Salvadorren kontzertua Berriaren alde
Sakanako euskaltzaleek badute urtero hitzordu bat euskal kulturarekin. Aurten Olatz Salvadorren kontzertua antolatu dute ibarreko Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak, elkarlanean. Zintzilik diskoarekin lortutako arrakastaren ostean, artista donostiarra indartsu itzuli da Aho uhal lan berriarekin. Kontzertua, azaroaren 6an, 19:30ean…
Euskera ahora! Ikasi eta mugitu zure mundua!
Euskaltegietan izena emateko epea hastearekin batera, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako toki entitateek (tartean, Sakanako Mankomunitateak) eta euskaltegiek “Euskera ahora. Ikasi eta mugitu zure mundua!” kanpaina aurkeztu dute, Herritarrak euskara ikasi edo hobetzera animatu dituzte, euskara ikastea hautu erakargarria baita, bizipen eta aukera aberatsak…
Artilearen bilketa berria
Aurreko urtean bezalaxe Sakanako Mankomunitateko Hiri Hondakin Zerbitzuak artilearen bilketa egingo du. Maiatzaren 10, 11 eta 12an lehendabiziko bilketa egin zen eta orain abuztuaren 26, 27, 30, 31 eta irailaren 1ean, azkeneko bilketa burutuko da. Artilea ekartzeko prest dauden artzaiak…
Berdintasun teknikariaren baja betetzeko behin betiko hautagaien zerrenda
Aldi baterako lan erregimeneko B mailako berdintasun teknikariaren lanpostuaren baja oposizio lehiaketa bidez betezeko egin diren frogen emaitzen ondoren, behin betiko hautagaien zerrenda pdf-an: Berd.Tekn. frogen emaitzak eta baremazioa
Landa guneetarako mugikortasun eredu berri baterako akordioa
Berta Miranda, Nafarroako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko zuzendari nagusia, eta David Oroz Alonso, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, hitzarmena sinatu bitartean Mugikortasun iraunkorraren erronka landa guneetan bultzatzeko helburuari erantzuteko, gaur sinatu dute, Uharte-Arkilgo Zamartzen, Sakanako Garapen Agentziak eta Nafarroako Gobernuko Garraio…
Kalistenia tailerrak
Kalistenia, ariketa fisiko multzo bat da eta nork bere gorputzaren pisua erabiliz gihar talde desberdinak indartzen dira. 12-16 urte bitarteko pertsonei zuzendutako ordu beteko ikastaroa antolatu ditu Mankomunitateko kirol zerbitzuak. Altsasu: Abuztuak 9, astelehena. 17:00tan, Dantzalekuko atletismo pistan. Etxarri Aranatz:…
Sakanan hondakinak ongarri bihurtzen
Etxean sortzen dugun materia organikoa konpost bihurtu dadin beharrezkoa da ongi bereiztea eta dagokion edukiontzian botatzea. Konpost bihurtuta gure baratzak aberastuko ditu eta zikloa itxiko dugu. Zatoz materia organikoak Sakanan egiten duen bidaia ezagutzera! Bidai honetan hasi aurretik, lehendabizi jakin…
Onartuen eta baztertuen behin-betiko zerrenda (Berdintasun teknikariaren baja)
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun teknikariaren ordezkapena betetzeko behin-betiko onartuen eta baztertuen zerrenda onartu du, uztailaren 9ko 2021/229 ebazpenaren bidez Mankomunitateko lehendakariordeak. 229-2021 Behin betiko zerrenda_PDFan
Hari izpia hartzen jardunaldiak parte-hartze handiarekin egin dira
Antolatzaileek askotariko ekarpenak jaso dituzte, eta heldu den hilabeteetako lana izanen da haiei heldu eta egitasmo zehatzetara ekartzea 2020an egin ziren lehen aldiz Hari izpia hartzen jardunaldiak, Nafarroako toki-entitateetako euskara teknikarien sareak, Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak antolatuta. Lehendabiziko jardunaldi…