Abenduan Sakanako Mankomunitateak Nafarroako Hondakinen Funtsak finantziatutako sentsibilizazio kanpaina bat aurkeztu zuen Zero Zabor Komertzioak programaren barruan. Sakanako herritarrek hondakinak murrizteko produktuen 400 sorten zozketan parte hartzeko aukera izan zuten. Horretarako, Sakanako komertzio bakoitzean kutxa bat jarri zen eta honen ondoan…
Sakanako emakumeentzako atletismo eskola 2015
Urriaren 16an hasiko da Sakanako emakumeentzako atletismo eskola. Bi talde antolatu dira hastapena eta hobekuntza, guztiek ere ostiraletan izan en dute ikastaroa, lehenengoek 17:15etatik 18:00etara eta bigarrenek 18:00etatik 19:15etara. Altsasuko dantzalekuko atletismo pistan emango dituzte eskolak Mikel Lakuntza eta Aitor…
Igeriketa eta soinketa ikastaroa
Pertsona ez gaituentzako igeriketa eta soinketa ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak. Ikastaroa Aitor Mozo Villanuevak emango du eta Arbizuko kiroldegian burutuko da urriaren 5etik, maiatzaren 5era astelehen eta ostegun arratsaldeetan 17:00etatik 18:00etara. Jarduera dohainik da eta Askalats enpresaren laguntza jaso…
XXII. Sakanako bizikleta eguna 2015
Hemen da 22. urtez Sakanako bizikleta eguna, irailaren 27an izanen da. Aurtengoan goizeko 9:00etan Ziordian hasi eta Irurtzunen bukatuko da, urtero bezala, atsedenaldia Lakuntzan eginen da. Guztira 41,3 kilometro eginen dira eta 10 urtetik gorako pertsonentzat pentsatua dago. Partaideak biltzeko…
Desfibriladore semiautomatikoaren ikastaroa
Sakanako Mankomunitateak, urtero bezala antolatu du desfirbiladore ikastaroa sorosleei, udal langileei, irakasleei eta oro har lehen sorospenen inguruan interesa dutenei zuzendua. Mankomunitatean bertan izanen da ikastaroa urriaren 5 eta 6an arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara. Derrigorrezkoa izango da klasera etortzea. Gehienez ere…
Desfibriladore ikastaroaren birziklatzea
Desfibriladore titulua duten eta berau mantendu nahi duten pertsona guztiak, 2 urtero birziklatze ikastaro bat egitera behartzen ditu arautegi berriak. Nafarroako Gobernuko osasun sailak emandako titulua daukaten pertsonei ikastaro hau egiteko aukera ematen die Kirol Institutuak. Sakanan bertan egin ahal…
2015/2016 alebin mailako futbol 8 topaketak
2015/2016 ikasturteko futbol 8 topaketetan apuntatzeko izen ematea zabaldu da. Apuntatzeko epea, irailaren 22an bukatuko da. Izena emateko deitu edo idatzi: SAKANAKO MANKOMUNITATEA URIZ KALEA, 32 – LAKUNTZA (31830) TLFA.: 948-464866 / FAXA: 948-464853 kirolak@sakana-mank.com
Gazteei zuzenduta euskarari buruz hausnartzeko saioak
Irailaren 19an eta 26an eta urriaren 10ean Etxarriko gaztetxeak euskararen inguruan hausnartzeko saio berezi batzuk hartuko ditu. Saioak Gazte Asanbladak Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean antolatu ditu eta EMUNek gidatuak izango dira. Saio bakoitza hiru ordukoa izango da eta Sakanako gazteak gonbidatu…
Ez utzi erdizka
Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroako Euskara Zerbitzuek abian jarri dute helduak euskalduntzeko 2015-2016 ikasturteko kanpaina. Kanpainarako No me dejes a medias/Ez utzi erdizka leloa aukeratuta, euskara “erdizka” uzten duten horiei zuzendu da. Kanpaina euskararen aipamenik egin gabe abiatu zen nomedejesamedias bideoarekin.…
Hondakinen kudeaketarako elkarlanerako borondatea Kontseilariaren aldetik
Isabel Elizalde Landa Garapeneneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari berria Altsasun izan da aste honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak zuzendu eta Sakanako Mankomunitateak, Garapen Agentziak, Kerabi eta Vermican enpresek, Ramon Plana maisu konpostatzaileak antolatutako Udako Ikastaroen hasiera ekitaldian. Bertan, hondakinen sorrera…
Munduko Arrozak Altsasun lehen aldiz
Aurten Altsasun lehen aldiz, Munduko Arrozak ekimena burutuko da herriko jaietan. Irailaren 15ean, goizeko 11:00etatik aurrera Zubeztia plazako karpan, eliza atzealdean, burutuko da ekimena. Ekimena herri mugimenduak eraginda etorri da eta Burunda Mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta Sakanako Mankomunitatearekin batera…