Euskarazko produktuen katalogoa

December 7, 2015

Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek, tartean Sakanakoak. Aurtengoa 18. edizioa da, eta bertan, euskarazko liburuak, musika eta jokoak aurkitu daitezke. Produktuak hainbat sailkapen dituzte, tartean adinarena 0 urtetik 12 urte bitarte eta helduentzako eskaintza dago. Berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta, zazpi ataletan sailkatuta jaso dira produktuak: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailu eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak.

Edizio digitala. Paperekoaz gain, www.katalogoa.eus webgunea berritua dago: mugikor eta tabletetara egokitua, diseinu berritzailearekin eta beste hainbat osagai interesgarrirekin. Paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurkitu daitezkeen beste asko agertzen dira. Idazle, musikari, filmegileekin egindako elkarrizketak, albisteak, nobedadeak eta iritziak irakurtzeko aukera izango dago webgune berrituan. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko eta produktuaren erosketa etxetik egiteko.

Ikusi bideoa.

Katalogoa.pdf

FALDOIA15_2015


<< atzera