Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuaren aurkezpena

 

 

 

 

Bertaratu dira: Irantzu Eskudero Jaka (Arakilgo zinegotzia), Gorka Obejero Ganboa (Arruazuko alkatea), Aizaga Zeberio Petriati (Arbizuko zinegotzia), Silvia Marañon Txasko (Etxarriko alkatea), Dabid Oroz Alonso (Urdiaingo alkatea eta Mank-eko lehendakaria), Oihana Gallo San Roman (Sakanako Mankomunitateko Berdintasun teknikaria), Roberto Martinez Mendia (Olaztiko alkatea), Rosa Mendoza Arregi (Ziordiko zinegotzia).

2019ko apirilean abiatu zuen bidea Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak eta ekainaren 18an aurkeztu zen publikoki. Bere misioa eskualdeko emakume eta gizonen arteko ezberdintasun eta diskriminazioei aurre egitea izango da. Honela, berdintasunerako ibilbidea koordinatu, kudeatu, bultzatu eta ebaluatuko duen zerbitzua izango da eta bere eginkizuna, ezinbestekoa izango da biztanleriarengan parekidetasunaren bideko eraldaketa sustatuko duten prezesuak sortzeari begira.

Zerbitzua aurkeztean gain, Altsasuko  Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean aurrera eramandako proiektuaren berri ere eman zuten. Ibarreko Udaletan maiatza-ekaina bitartean burutu da eta Indarkeria matxistari aurre egiteko Estatuko Itunetik jasotako ekarpen ekonomikoaren baitan egin da.

  • – Ekainaren 4 eta 11n Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzen duten profesionalekin 6 ordutako bi lan saio egin dira Sakana mailan dauden baliabideen egiazko koordinazioa ahalbidetzeko eta etorkizuneko Protokoloaren aurre diagnostiko bat egiteko asmoz.
  • – Zinegotziendako formakuntza saioak. Indarkeria matxistaren inguruko formakuntza jaso dute bederatzi herritako Udal ordezkariek.
  • – JARAIN! Emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako informazio baliagarria eta Sakanako baliabideen berri emango duen euskarri berritzaile bat  diseinatzen ari dira. Euskarri honek, ondorengo egunetan argia ikusiko du eta JARAIN! izango da bere izena. Izenaren esanahiari dagokionez Jarain! aditzak burundako euskalkian askatu! esan nahi duela. Sakanako emakumeok aske, libre bizi nahi dugulako hautatu da hitza. Proiektu honen izena jendarteratzeko asmoz, herrietako festetako kanpainarako erabiliko den leman ere hau iznago da.