Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Turistendako euskarazko oinarrizko hiztegia

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, Garapen Agentziarekin elkarlanean, gure eskualdera datozen turistendako oinarrizko hiztegia argitaratu du. Argitalpena euskaraz, ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez eta katalanez dago.

Kirmen Uribe poetaren hitzetan oinarrituta, “Euskara: munduari begiratzeko modu bat; Sakanari begiratzeko modu bat” izena eman zaio argitalpenari. Horrela, gure hizkuntzak munduan duen lekua aldarrikatu nahi da. Izan ere, “euskaldunok munduari begiratzeko modu jakin bat eskaintzen dugu, bizitzeko eta sentitzeko modu bat”.

Gainera, argitalpenaren bidez adierazi nahi da euskara hizkuntza bizia dela Sakanan, eta bertan “euskaraz hitz egin, abestu eta amesten dela”. Euskara “Sakanari begiratzeko modu bat” ere bada. Horregatik, bisitariei Sakana euskaraz ezagutu eta gozatzeko deia egiten zaie. Oinarrizko hiztegiak Sakanako biztanleei euskaraz zuzentzeko aukera ematen die. Herritarrek keinua eskertuko dute.

Guztira 1.500 ale argitaratu dira. Altsasun eta Aralarko San Miguelen ireki berri diren turismo informazio guneetan banatuko dira. Horrez gain, bailarako landetxe eta kanpinetara ere bidaliko dira, bezeroei emateko.

Turistendako euskarazko hiztegia PDFn