Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información
Hondakin bilketaren iguruko inkesta

Hondakin bilketaren iguruko inkesta

Datozen asteetan zehar Sakanako Mankomunitateko hondakin zerbitzutik Aztiker enpresaren bitartez inkesta hau egiten hasiko gara. Bizilagunek hondakinak kudeatzeko dituzuen oztopoak jakin nahi ditugu eta zeintzuk diren zuen artean zabaldutako sinesmenak hondakinen kudeaketaren inguruan, Zuen iritziek emandako emaitzak ikusita komunikazio kanpaina bat martxan jarri…

Organikopa sari banaketa Etxarri Aranazen

  Bio-hondakinen birziklapena handitzeko eta hobetzeko Nafarroako Gobernuak eta Hondakinen Partzuergoak 92 herritan bultzatutako ekimenari esker, batez beste % 24 igo da berreskuratutako materia organikoa bildutako kantitatea pisatu ahal izan den udalerrietan. Gainera, aurreko urteko datuekin alderatuta, gainerako edukiontzira botatako…

Utzubar ekoguneko konpostatze instalazioari esker, urtean 1.000 tona hondakin tratatu ahal izango dira

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi, Jesús María Rodríguez; David Oroz, Sakanako Mankomunitateko presidentea, Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesiorako kontseilaria; eta Fernando Mendoza, NILSA sozietate publikoko kudeatzailea Sakanako konpostaje instalazio berrira egindako bisitan. Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilari eta Hondakinen Partzuergoko presidenteak…

#agurplastikoa debekatu egin da erabilera bakarreko eta birziklagarriak ez diren plastikozko ontziak saltzea

#agurplastikoa debekatu egin da erabilera bakarreko eta birziklagarriak ez diren plastikozko ontziak saltzea

  Hondakinei buruzko Foru Legea eta haren fiskalitatea betez, uztailaren 3tik aurrera debekatuta egonen da Nafarroan birziklatu ezin diren erabilera bakarreko platerak, mahai-tresnak, lastotxoak, monodosiak eta plastikozko beste ontzi batzuk saltzea. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak  kanpaina bat jarri du abian,…

Kafe konpondu saio berriak

Kafe konpondu saio berriak

Ba al duzu hautsitako etxetresna elektrikorik? Txirrindula konpondu nahi duzu? Altzari zaharrak berritu nahi dituzu? Sakana birziklaketa laborategiaren eskutik kafe konpondu saioak antolatu dira. Izurdiagan,maiatzaren 25ean, elkartean, 17:30etatik, 19:30ra Irurtzunen, maiatzaren 26an, plazako arkupean, 17:30etatik, 19:30ra Etxarrenen, maiatzaren 27an, plazan…

Etxarri Arantzen eta Altsasun, gai organikoa bereizteak sariak dakartza

  Iritsi da Sakanara “ORGANIKOPA”, organikoa biltzeko Nafarroan egiten ari den sentsibilizazio kanpaina berria. Sakanako Mankomunitatea parte hartzen ari da Nafarroako Hondakin Partzuergoak hainbat mankomunitaterekin batera antolatutako herrien arteko birziklatze ligan. Maiatzaren 3an abiatu eta uztailaren 3ra arte iraungo duen…