Covid-19ak sortu duen aparteko egoera dela-eta, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak honako hau adierazi nahi du: Lanak bidaltzeko epea apirilaren 30era luzatuko da. Bidalketa oinarrietan adierazitakoari jarraiki eginen da. Lana bidaltzen duten guztiek jasoko dute opari bat haien irakaslearen bidez…
SAKANAKO MANKOMUNITATEAREN OHARRA MARIA MARKOTEGI SARIEI BURUZ
Covid-19ak sortu duen aparteko egoera dela-eta, Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak honako hau adierazi nahi du: Lanak bidaltzeko epea apirilaren 30era luzatuko da. Bidalketa posta arrunt bidez edo e-postaz egin ahal izanen da. E-postaz bidaliz gero euskara.teknikaria@helbidera bidali beharko dira.…
ETXEPARE SARIKO ANTOLATZAILEEN OHARRA COVID-19AK SORTU DUEN EGOERAREN AURREAN
Etxepare sariko antolatzaileak diren toki entitateek 2020ko Etxepare sarietan lana aurkeztu nahi dutenei honako hau jakinarazi nahi diete: Lanak entregatzeko epea luzatu eginen da, hau da, maiatzaren 22a izanen da lanak entregatzeko azken eguna. Honekin bermatu nahi duguna da aurten…
ZURE ESTABLEZIMENDUKO OHAR ETA KARTELAK EUSKARAZ ERE BAI
COVID 19 dela eta, une zailak bizitzea tokatzen ari zaigu. Dena den, gogoratu kartel edo ohar bat euskaratu behar baduzu, Sakanako Mankomunitatearen Itzulpen Zerbitzura bidal dezakezula. Testua laburra bada (gehienez 20 hitz), atera argazki bat eta bidali whatsap bidez…
Zaborra ateratzeko,mesedez, erabili ontzia
Bizilagun agurgarria, Sakanako Mankomunitatetik jakinarazi nahi dizuegu, bilketa puntuak garbi mantendu daitezen, hondakinak kubotan atera behar direla posteetara. Poltsatan ateratzean, askotan hauek apurtu egiten dira eta zaborra lurrean zabaltzen da. Kuboa behar izan ez gero, egin eskaera 900 730 450…
Zabor tasaren igoera
Mankomunitateak igortzen dituen zabor-ordainagiriek bi kontzeptu hauek hartzen dituzte barne: zaborra eta Partzuergoaren tasa. Partzuergoaren tasa NILSArentzat da. 2020ko urtarrilaren 10eko NAOko 6. zenbakian argitaratutako artikuluan jasotzen denez, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak tarifa hauek onartu zituen 2020rako (% 15eko igoera). Tarifa 65,68…
COVID-19 | Uraren eta zaborraren ordainagiriak
2020ko lehen hiruhilekoari dagozkion uraren eta zaborraren ordainagiriak martxoaren 31n igorri genituen eta apirilaren 8an kobratuko ditugu. COVID-19 dela eta, paperezko ordainagiriak ezin dira bidali inprimaketa egiten duen enpresak jarduerari berrekin arte. Helbideratu gabeko ordainagirietarako, epea maiatzaren 8ra arte luzatu…
Maria Markotegi Sariak | 2020
Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea irekia dago. Epea apirilaren 30ean bukatuko da. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira. Lan guztiak goitizen…
Nanoipuin lehiaketa 2020 | Epe berria, apirilak 30
Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa 2020 Lehiaketa honetan euskalduntzen ari den Sakanako edozein pertsonak har dezake parte, baita Mintzakide programako kideek ere. Nanoipuin bakoitzak gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 izango ditu. Euskara hutsean idatzitako lanak eta argitaratu gabeak izango dira. Indarkeria, sexismoa,…
OPAZANK! SAKANAKO HIZKEREN 2. BIDEO-LEHIAKETA
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Opazank bideo-lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketaren helburua sakandarrak Sakanako hizkerak, hitzak eta esamoldeak erabiltzera animatzea da. Lehiaketa sari potoloekin dator: bideo onenak 300 euroko txartela jasoko du, 200 eurokoa bigarrenak eta 100 eurokoa hirugarrenak. Txartelak…